#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Artzainen artean Artzain On #
#
#

Jauna,
Belengo artzain apalen artean
Artzain ona izan zinan.
Euretarra zinan Zu.

Jakinduria alkar banatzen zenduen:
galdutako ardia bilatu;
zaurituari zauriak lotu;
bildotsa sorbalda gainera jaso;
larre gurietan artaldea janaritu;
abere gaiztoengandik artaldea defenditu;
ekaitzaren mehatxua danean
eta lainoak baltzak,
artegi segurura zuzendu.

Jauna, Artzain Ona zaitugu Zu.

Erakutsi eiguzu
nekatuari eta ezinduari laguntzen.
Bizitzan zehar, norabide barik dabizanentzat,
edo eta bihotza zauriz eta orbanez jantzita dituenentzat
harrera beroa zela izan.

Besteei entzute hutsa
edo eta arretaz eta maitasunez aditzea ez dala bardin
ulertzeko jakinduria emoiguzu.

Gure aurpegi serioak eta ilunak
tintatu goiz argiaren irribarrez.

Gabon honetako apaltasunean
Zu aurkitu zaiguzan,
ireki gure begiak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue