#
#

Otoitzen: "ESKEINTZA"


Nire otoitza #
#
#

Hitz bakarra dauan otoitza: besteak.
Ez da eskuzabal izateagaitik;
biziaren eskakizuna da.
Besteak barik, hila naz,
amets hutsa naz, kerizpea, ezereza.

Ni nazana, ondoen,
besteak agertzen deuste.
Ni neu, eta nire Jainkoa, eurak dira.
Besteen artean, Jauna, lo diranak dagoz,
etsirik bizi diranak, gose diranak,
esklabu diranak.

Eurentzat oihu, itxaropen
ogi eta askatasun
izan nahi dot.

Zuzentasun osoaren egarri,
eta giza keinu guztietan
fedearen egarri diranak dagoz.
Eskuak alkartuz
euren bide lagun izan nahi dot,
ezer itaundu bariků

Nire txalupan dagoz,
itsasertz bardina amesten dabe,
nahiz eta guztiak hari izen bardina emon ez;
hizketa bera erabilten dabe:
gizakia esklabutza guztitik
askatu nahi dauan hizketa.

Juan Arias

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue