#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Itzartu gagizuz, Jauna #
#
#

Jauna, itzartu gure bihotzak,
gauza ezerezetan lokartuta dagoz
eta maite suaren indarra galdu dabe.

Jauna, itzartu gure ilusinoa,
ilusino eskasetan amatatu da,
eta ez dau bilatzen
itxaroten jarraitzeko arrazoirik.

Jauna, itzartu Zuganako egarria,
ur garratzak edaten doguz
eta eguneroko gogoak ez dira asebetetzen.

Jauna, itzartu Zuganako gosea,
goserik izten gaituen janariak hartzen doguz
eta ez dogu indarrik aurrera egiteko.

Jauna, itzartu gure zoriontasun egarriak,
zentzun bako jolasetan galtzen gara
eta ez doguz ikusten zure ezkutuko promesak.

Jauna, itzartu gure isiltasun hutsa,
bizitzeko biziaren hitzak behar doguz
eta kontsumo eta modaren deiak bakarrik entzuten doguz.

Jauna, itzartu Zu ikusteko gogoa,
ardura askoren zamapean aurkitzen gara
eta zuhur egotearen ordez atsedena hartzen dogu.

Jauna, itzartu doaneko adiskidetasuna,
haundikerietan kokatu gara
eta ordaindu behar diranak bakarrik aintzat hartzen.

Jauna, itzartu gure sinismen motela,
amets gaiztoak alboratuz
egun guztiak guretzat jai egunak izan daitezan.

Jauna, itzartu zure hitz barria,
hainbeste promesa eta iragarkietatik askatu
eta ebanjelioaren argitasuna ikusi daigun.

Jauna, itzartu gure espiritua,
bide batzuk egiteko aukera bakarra
Zu ezagutzera eroango gaituen begiak zabaltzea dalako.

Jauna, itzartu zure su bizia.
Barrutik eta kanpotik sutan garbitu beharra dogu
eta lagundu eiguzu itzarrik bizitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue