#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Eskerrak gure Aita-Ama #
#
#

Jainko Aita-Ama ona,
gizaki guztion Aita-Ama,
eskerrak zuri.

Bedeinkatua Zu, Jainkoa,
zure bila gabiltza;
era misteriotsu baten
zure presentzia ez bagendu sumatu,
gizakiak ez ziran ibiliko zure bila.

Zugaz bat egiteko gogoaz bidean goaz;
Zu ezagutzeko entzuten zaitugu;
eta zure Espiritua gure bizitzetan dabil;
bere maitasunaren beroak
gure bihotza bizten dau.

Bedeinkatua zu, Jauna,
egunsentiari kukuka
gauez dabizan hainbeste gizatalderen izenean.

Jesus Jauna, zagoz gurekin,
gure oinak egiten daben bidean.
Berotu gure bihotza zure hitzarekin,
ireki gure begiak,
bizitza heriotza baino indartsuagoa ezagutzeko.
Orain eta beti zuk dana antzaldatzen dozulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue