#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Emoiguzuz zure dohaiak #
#
#

Zatoz, Jesusen Espiritua,
sinisten dabenen gainera,
zalantzan dagozanen gainera,
bildur diranen gainera.

Isuri zure sugarra
gure borondate epelaren gainera,
negu bihurtu jakuzan ametsen gainera,
gure aukeren sugeldoaren gainera.

Putz egizu zure arnasez
etorkizuna eregiten diharduenen gainera,
baloreak zaintzen dituenen gainera,
biziaren alde dabilzanen gainera.

Argi egiezue zure argiz
artea eta edertasuna sortzen dabenei,
bakearen eta solidaritzaren alde lanean diharduenei,
ardurak eta erantzukizunak dabezanei.

Zure dohaiez aberastu egizu
gizon eta emakume guztien bihotza,
kontinente guztietako uri eta herriak,
kultura eta erlijino guztiak,
eta behartsuen gurariak.

Zatoz, Espiritu Santua.
Zatoz, hemen eta orain,
gugaz gelditu zaitez,
beti gugan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue