#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN BERBEA"


Goratua Zu zure Hitzagaitik #
#
#

Zure Hitza, Jauna, Barri Ona da,
hazi emonkorra, altxor ezkutua,
ur biziaren iturburu, iluntasunean argia,
liluratzen dauan itauna, bizi historia,
konpromiso sinatua, eta ez hitz hutsa.
GORATUA ZU ZURE HITZAGAITIK.

Jauna, zure Hitza Ebanjelioan dago,
gure erraietan, isiltasunean,
behartsuengan, historian,
onerako gizakiengan, edozein baztarretan
eta zure Eleizan, baita naturan ere.
GORATUA ZU ZURE HITZAGAITIK.

Jauna, zure Hitza guganaino heltzen da,
zure Eleiza irekiaren bidez,
martiri eta profeten bidez,
teologo eta katekisten bidez,
alkarte bizien bidez,
gure guraso eta familien bidez,
onartu eta sinisten dabenen bidez,
zure jarraitzaileen eta baita kanpoko jendeen bidez.
GORATUA ZU ZURE HITZAGAITIK.

Jauna, zure Hitzak,
pertsona barri egiten gaitu, gatz eta legamin,
anaiarteko alkarte, muga bako Eleiza,
giza eskubide guztiekin herri solidario
eta zure Erreinuaren alderdi askatua.
GORATUA ZU ZURE HITZAGAITIK.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue