#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Eskerrak zuri, Jauna #
#
#

Eskerrak zuri, Jauna,
gure bizitzako minutu guztiekaitik;
gure bihotzak zoriontasuna isurtzen dauan
momentu guztiekaitik.

Besteekin alkar banatzeko
gurea dana alperrik galtzen ez dogunagaitik,
eskerrak emoten deutsuguz.

Emoten deuskuzun guztiakakitik eskerrak emoten deutsuguz:
isiltasunean zure hitzagaitik,
maitatzeko gaitasunagaitik,
ezintasun eta tristurakaitik;
baita poztasunakaitik,
itxaropenezko argi-izpiak dira ta.

Biztu gugan bizitzeko gogoa:
gauza txiki eta haundien poztasuna,
zure maitasunaren ezaugarri diran guztiena.

Zaindu gugan esker oneko jarrera,
batez be Zu ezagutzera
emon deuskun zure Semeagaitik,
Zu bazarala
eta Aita-Ama deitzeko aukera ederragaitik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue