#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Artzain Ona #
#
#

Jesus, laguntzen eta zuzentzen gaituzun,
artzain ona,
eroan gagizuz Aita-Amaren Erreinura.

Zu zara artzain ona,
artaldea zaindu eta babesten dozuna,
inoiz bakarrik izten ez dozuna,
beti laguntzen dozuna.

Zu zara artzain ona,
onberatasunez betea,
besteen biziaz arduratzen zarana,
zuzengabekeri eta minaz sufritzen dozuna.

Zu zara artzain ona,
gure bizia janaritzen dozuna,
ur bizietara eroaten gaituzuna,
babesa eta aterpea eskeintzen deuskuzuna.

Zu zara artzain ona,
gure itxaropenak ezagutzen dozuzana,
bidea erakusten deuskuzuna,
gure ibilaldian animatzen gaituzuna.

Zu zara artzain ona,
deitu eta batzen gaituzuna,
alkartea hazi azoten dozuna,
benetako anaitasuna erakusten deuskuzuna.

Jesus, historiaren Jauna, artzain ona,
gizadia, zure Espirituaz,
Biziaren Erreinuko urratsetatik
zuzentzen dozu.

Erakutsi eiguzu laguntzen,
aurrean barik ondoan joaten,
isiltasuna egiten eta entzuten,
hurreratzeko eta lotzeko besoak zabaltzen.

Lagundu eiguzu gaur egungo
minak eta sufrimentuak aurkitzen.
Heriotza sortzen dauan
zuzengabekeria eta baztarketaren kontra altxatu gaitezala.

Guztiak beharrezkoa dana izan dagien,
gugan dagoena ipini deigula.
Guztiak lana izan eta duintasunez bizitzeko eskubidearen alde
borrokatu deigula.

Eguneroko pauso txikiekin
gozatu deigula.
Argitu gure ikusmugak
eta gehitu gure utopiaren egarria.

Agertu eiguzu alkarbanatzen dan bidea,
emon eiguzu alkarteko espiritua,
bata besteen artzain ona izanez
erakutsi eiguzu alkarrekin ibilten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue