#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMOTEA"


Eskerrak emoteko otoitza #
#
#

Biziaren Jainkoa, eskerrak emoten deutsuguz,
zure samurtasunetik eta eskuetatik hartutako guztiakaitik.

Eskerrik asko gure historia guztiagaitik,
ibili dogunagaitik
eta ibiltzeko daukagunagaitik.

Eskerrik asko, batzuetan ikusi ezina dan
zure hurtasunagaitik, saminean ere bai.

Eskerrik asko gugaz fiatzen zaralako;
Eskerrik asko maite gaituzulako
eta gizaki askoren bitartez
maitasun hori nabaritu izan dogulako.

Eskerrik asko familiako eta alkarteko pertsona bakotxarengaitik,
bidean aurkitu doguzan pertsona bakotxarengaitik.

Eskerrik asko bata-besteen arduradun egin gaituzulako.
Eskerrik asko Misinora deitzeagaitik.

Aita-Ama, guri ere
Jesusek jarraitzera deitzen deusku
eta bere deiarekin zoriontsu sentitzen gara;
gure argalkeria ezagutuz ere,
baietza emoten deutsagu.
Bere hitzagaz fiatuz,
eta deitzen deuskunak
erantzuteko indarra emongo deuskula jakinik
baietza emoten deutsagu.
Eskerrik asko zure DEIAGAITIK.

Aita-Ama, emoiguzu zure Espiritua,
Jesusen espiritua,
gure bizitza
Ebanjelioaren islada izateko eran
jarraitu deiogun.
Eskerrik asko EGINKIZUN horretara deitzeagaitik.

Jesusi jarraitzea, beragan sinistea da,
eta beragan sinistea
gure bizitza beragan sustraitzea da,
hartuemon adiskidetsuak berarekin izatea,
bere hitzak buruz jakitea,
Mariaren antzera, bihotzean erabiltea,
eta beti hausnartzen eta kontenplatzen ditugun
altxor eder lez gordetzea.
Eskerrik asko JESUS emoteagaitik.

Izan ere, Maisuaren hitzak entzuteak,
bizitzara eroatea eskatzen deusku;
bere eginkizuna jarraitzea,
Jainko Aita-Amaren eginkizuna bera: zure Erreinua.
Jesusi jarraitzea,
Zuk, Aita-Ama, berari emondako MISINOA jarraitzea da;
Zuk bera bialdu zenduan lez,
guk, berak bialduak sentitzea da.
Eskerrik asko GU KONTUAN IZATEARREN eta behar gaituzulako.

Ebanjelioaren iragarle izatera deitzen gaituzu,
Jesusen antzera, zerbitzaile,
loturetatik aske,
hitzekaz eta ekintzekaz
zure salbamena iragartera,
gratis hartu doguna gratis emotera.
Eskerrik asko eskeintzen deuskuzuzan aukerakaitik.

Hitza entzun eta bete eban Mariaren bitartez
eskatzen deutsugu Aita-Ama,
bere antzera, gu ere,
ikasle eta bialdua izatearen
kontzientzia izan deigula.

Eskerrik asko, Aita-Ama
zure Barri Onaren IRAGARLE izateko
gurekin kontatzen dozulako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue