#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Zuzendu nagizu, Jauna #
#
#

Nire argi zaran, Jauna,
zuzendu nagizu
inguratzen naben iluntasunetan,
eroan nagizu aurrerantz!

Gaua iluna da
eta etxetik urruti aurkitzen naz:
zuzendu nagizu!
Zuzendu Zuk nire pausoak!

Ikusmuga argi-argia ikustea
ez deutsut eskatzen:
zerbait aurrera eginez pozik nago…
Beti ez naz izan holakoa,
beti ez deutsut eskatu Zuk zuzentzerik.
Aukeratzea gustatzen jatan
eta bizitza neuk eratzea...
baina orain, zuzendu nagizu!

Argi disdiratsuak atsegin nebazan
eta bildur guztiak baztertuz,
harrokeriak zuzentzen eban nire nahimena:
Jauna, ez gogoratu igarotako urteak....
Luzaroan
zure pazientzia zain izan dot:
duda barik, desertu eta urtegietatik eroango nozu,
mendi eta uholde artetik
gaua egunsenti bihurtu arte
eta goiz argiak Jainkoaren aurpegia agertu arte:
zure Aurpegia, Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue