#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Ausardia nahi dot #
#
#

Jauna, zugaitik bizia arriskatzeko
ausardia behar dot,
zure zerbitzuan bizia emotearen
itzelezko poza.

Jauna, hegaz egiteko hegoak
eta gizakien erritmora ibilteko oinak emoidazuz.

Jauna, eskeintza,
eguneroko bizitzatik
“nire bizitza emoteko”, eskeintza.

Jauna, sartu gure barruan,
emotearen eta eskeintzearen gogoa;
ahulen zerbitzuan
gure bizia eskeintzearena.

Jauna,
egin gagizuz zure biziaren eraikitzaile,
zure Erreinuaren zabaltzaile,
gure denda gizakien artean jarriaz
zure salbamenezko maitasuna eroan deiegun.

Jauna, egin gagizuz zure Espirituaren esaneko,
kurutzetik bizia emon dagigun,
lurrean hilten dan galgarauren antzera
bizia sortu dagigun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue