#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Erreinua gugan dago #
#
#

Mahaia da zure jaia
eta ogi eta ardaua zerbituta dagoz;
lepoak ikutuz jarrita,
ardaua brindisa egiten da,
ogia, kopau gozoa,
eta anai-arreba, adiskide.

Erreinuaren Jauna zain.
Erreinuaren Jauna
zure Gozamenaren gozotasunean
galdutako bihotzean bizia.

Bakea da. Argia da. Ontasuna da.
Zure Erreinua, ondo etorria!
Dohaia, Zuzentasuna, Maitasuna da.
Zure Erreinua, ondo etorria!
Bizitza, Egia, Garbitasuna da.
Zure Erreinua, ondo etorria!
Indarra, Parkamena, Sinismena da.
Zure Erreinua, ondo etorria!

Jesus, gizakiak zure zain dagoz.
Zatoz barriro, zure etorrera kantua da eta.
Zatoz Jesus,
bihotz erromesa aske dago eta.
Zatoz Jesus, zure Ama gurea dogu
eta bidean doa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue