#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Zure argia, Jauna #
#
#

Hainbeste iluntasun artean,
gure eguneroko bizitza zentzunez bete gura dozun
Argia zara, Jauna.
Gaur, zure begirada maitatia
eta errukitsuaren aurrean,
sinpletasunez, apaltasunez eta minez
autortu nahi dogu,
sarritan zure argia amatatu dogula.

Bakarkerian eta solidaritate ezean bizi izanaz,
gugan eta gure egitasmoetan bakarrik pentsatuz,
zure argia amatatu dogu;
ez gara arduratu
gure mundurako dozun egitasmoarekin,
ezta, lur bardina alkarbanatzen dogun anai-arrebekin.

Kontsumoaren sareetan jausiaz,
eukitearen menpeko eginaz,
dirua,
segurtasun eta ondo izatearen neurri lez hartuaz,
eta bizitzako gauzarik garrantzitsuena lez
zure argia amatatu dogu.

Taldeetan edo alkartean
bere inguruan ez alkartuz;
zuri entzuteko astirik ez hartuz,
gure alkarbizitza ez zainduz,
zure argia amatatu dogu.

Zure argia amatatzen dogu,
beste gauza batzuk garrantzitsuagoak dirala ta
gure ingurukoei sinismena ez deutsegunean transmititzen;
gure barruan,
zoriona zugandik kanpo dagoela pentsatzen dogunean;
zure argia amatatzen dogu,
egiz berba egiten ez dogunean,
osotasunez ez garanean bizi.

Zure argia amatatu dogu
“askatasuna”, “zuzentasuna” eta antzeko berbakaz
ahaztu garanean;
gure munduko egituren aurrean
ezer ezin dogula egin pentsatu dogunean;
gure ondar apurra ipinteari uko egin deutsagunean;
gurea dan zerbait arriskatu ez dogunean.

Zure argia amatatu dogu
bizitza eta sinismena bananduz,
gure bizitza zatika apurtzen itziaz,
leku bakotxean era ezbardinez portatuz.
Emoten dau, batzuetan,
nor garan ere ez dakigula,
zertarako bizi garan,
edo zertarako burrukatzen dogun.

Bizitzeko arrazoirik ez dogunean,
itxaropenerako eta poztasunerako arrazoi faltan gagozanean,
zure argia amatatzen dogu.
Baita, gosez eta minez dagozan zaratei gor,
gure barruko hustasunean
ixten garanean
gure ondo izatea galtzeko bildurrez.

Konpromisoa alboratzen dogunean
eta Ebanjelioak guri esateko
ezer ez daukala pentsatzen dogunean,
zure argia amatatzen dogu.

Zugandik hartu dogun argia amatatzen dogu, Jauna,
misiolariak ez garanean,
edo samariar onak,
ez ikasle ezta apostolu,
ez otoizlari, ezta zerbitzari;
Zoriontasunen espiritua bizi ez dogunean
eta Gure Aita benetan errezatzen ez dogunean.

Jauna, ikusten dozun lez,
zure Argia eta zure Parkamenaren beharra dogu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue