#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Sua ekartera etorri naz #
#
#

“Sua ekartera etorri naz”:
kontzientzi ilunak argitzera,
kontzientzi amutsak askatzera,
indargabetuak jasotzera,
lur jota dagozanak indarrez betetzera.
Horretara etorri naz, horretara bialtzen zaituet:
gogo berotzera, zirikatzera,
jausiak altzatzera,
adoretsuak indartzera,
kea darion argizaria bizi-barritzera,
sua ekartera, dino Jaunak.

“Sua ekartera etorri naz”:
amatau barik erretzen dan sua da nirea,
pertsona guztiak argitzen dituan sua,
bihotzak erretzen dituan sua,
iluntasunean argi egiten dauan sua,
ilunpean disdiratzen dan sua.
Horretara etorri naz, horretara bialtzen zaituet:
erretzera eta sua emotera,
disdiratzera eta argi egitera,
sua ekartera, dino Jaunak.

“Sua ekartera etorri naz”:
nire hitza su kiskalgarria da,
gorde ezinezko su-garra,
bizi indarraren berotasuna,
ardau eta odol beroa,
goienean ipinitako argi-zuzia
eta barruko sutargia.
Horretara etorri naz, horretara bialtzen zaituet:
mundua berotzera,
zauriak osatzera, su-garrak biztera,
sua ekartera, dino Jaunak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue