#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Mariaren Baietza #
#
#

Zure berbea entzutean poztu egiten naz.
Zorabiatu egiten nau zuri BAI esaten entzuteak.

Zure ezpanetan doinu itxura dau,
bizia bor-bor darizu,
zure izatearen eta besteok zure izan nahiaren
baieztapen ugaria eta pozgarria da.

Hitz bakarra,
esanguratsua,
konpromisuz betea.
Sinismenaren aldarrikapena da.

Konturatu zara?
BAI esaten dozunean
zure bizia onartzen dozula,
Jainkoagan konfiantza dozula,
zure konfiantza eta egia,
zure hitza egi bihurtuko dauan Probidentzian
zure konfiantza ipinten dozula?

Indarrez eta dardaratu barik BAI esatean,
entzuten deutsugun guztiongan
bizi-egarria sortzen dozu,
munduarekin maitemintzen gaituzu
eta betiko bizira begira ipini.

Zure BAI bakotxa
deadarra eta testigantza da,
eta zuri entzutean
graziazko bultzakada hartzen dogu.
Belarritik kendu barik daukat
zure ezpanen BAI hori,
hain ozen, hain ausarditsu, hain zurea.
Entzutea lagungarri dot.

Bizitza osoa,
astiro-astiro BAI esaten ikastea da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue