#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zelan bilatu #
#
#

Jainko Jauna,
erakutsi eidazu zelan eta nun bilatu,
zelan eta nun aurkitu...
Zu zara nire Jainkoa, zu zara nire Jauna,
eta ez zaitut inoiz ikusi.

Zuk oretu eta moldatu nozu,
eta dodazan gauza on guztiak zuk emonak dira,
eta oraindik ez zaitut ezagutzen...

Erakutsi eidazu zelan bilatu...
Zuk erakutsi barik ez dakidalako zu bilatzen,
ezta aurkitu ere, zu ez bazatoz nire aurrera.

Nire irrika Zu bilatzea izan dadila,
benetan zure bila ibili nadila.
Zu maitatuz jarrai dagidala bila
eta aurkituz, maitatzen jarraitu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue