#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Zure irribarrea #
#
#

Zure izena jakin ez arren,
zuri begira gelditzen bagara,
zure irribarrea ikusten dogu.

Ez berbarik, ez otoitzik,
baina geure erara gurtzen bazaitugu,
zure irribarrea ikusten dogu.

Bidea luzea izan arren,
ez bagara bidean gelditzen,
zure irribarrea ikusten dogu.

Zuk ez gaituzula ikusten eta
hasarre eta zarataka gabizanean ere,
zure irribarrea ikusten dogu.

Zure aurka eta gure aurka ibiliaz
baztertzen zaitugunean ere,
zure irribarrea ikusten dogu.

Naiz eta Zu ezagutu ez,
zure keinu eta oinatzen bila bagabiz,
zure irribarrea ikusten dogu.

Zure jokoan ez sartzeko
irribarrerik egiten ez dogunean ere,
zure irribarrea ikusten dogu.

Gure erabakiak errespetatuz,
zure seme-alaben aurrean
beti zure irribarrea agertzen deuskuzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue