#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Norbait dator #
#
#

Deitu barik,
beragan pentsatu ere egin barik,
nor dan ere ziurtasunez ez dakigula,
ikusteko begirik ere ez dogu behar...,
norbait dator,
gure ondotik pasatzen da,
begiratzen deusku
eta gure ondoan jezartzen da
gurekin egoteko, gizakiokin.

Norbait dator,
eta hainbat gauza ditu
gure barruan
eta gure inguruan aldatzeko...
Ez dator danak bardin jarraitu daian
ezta gure ondoan isiltasuna egiteko ere;
beste era batera izan ahal dala esatera dator,
ikusmena eta bizia izan,
jaiki eta ibili,
gizaki barriak izan,
itsutasuna baztertu
eta Erreinuaren testigutza emon
bere haziak onartuz.

Norbait dator,
bere hitza zuzentzen deusku,
argia dalako
errez ulertzeko hitza,
gure gabeziak ikutzen ditu,
zauri zaharrak osatzen
eta jasan ezineko ahalegin eta itxurakeriak desegiten...

Jainkoaren ondotik dator
gurekin bat egitera
eta bere aurpegia ezagutu ahal dagigun
gure begiak zabaltzera
eta aurrerantzean ez daigun izan bildurrik.

Etorri da
eta garbitzea bakarrik eskatzen deusku,
beragan sinistu
eta taldea aldatu,
gehien irrikitzen doguna izan daigun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue