#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Hurrean zaitugu
#
#

Hurrean zaitugu ordu argitsuetan,
bizia garaile danean
eta heriotzak dana desegiten dauanean:
maitasunean, parkamenean,
eskuzabaltasunean eta burua eskeintzerakoan,
apaltasunean, zintzotasunean, hustasunean,
makalari laguntzerakoan, konpromisozko ekintzetan,
Zuri eta nire anai-arrebei
ateak zabaltzerakoan...

Hurrean zaitugu ordu baltzetan,
bizitza amaituz, heriotza garaile danean:
harrokerian, ordaina emoterakoan,
on egiteaz nekatzerakoan,
borroka baztertzerakoan,
Zuri eta nire anai-arrebei
ateak ixterakoan...

Hurrean zaitugu ordu erabakiorretan:
baietza emoten deutsugunean,
ezetza emoten deutsugunean,
aurrez begiratzen deutsugunean,
lepoa emoten deutsugunean,
zurekin goazanean edo atzera egiten dogunean.
Ikusi gura ez dogunean...

Zu hurrean zaitugu. Beti hur.
Beti...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue