#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Garizuma #
#
#

Sinismen sendoa dabenentzako
aldia da hau.
Trebatzeko, ariketak egiteko,
burrukatzeko aldia;
zama arinekoa eta pausu bizkorrekoa.

Bide eta bereizketa aldia,
onbideratze eta konpromiso aldia,
isilean, basamortuko frogak
eta topaketak egiteko aldia.

Bizitza-egitasmoen, erabagien
eta gauzak bertan behera iztearen aldia;
batzuetan, itxuraldaketen aldia.

Paradisua edo agindutako lurra
amesten dauan
apurtutako eta zatitutako
gizadiaren aldia.

Tentaldien, taborren, bihotz-barritzeen,
jausien, zaurien eta itsukerien,
parkamenen, barriztatzeen
eta ur biziaren aldia.
Berrogei egunetan dana!

Ezkutuko sasijainkoen
eta harropuzkeriaren zama askatu dabenen
eta orain Aitaren errukia eta besarkadak
amesten dabezanen
gizaki barrien aldia dogu hau.

Uribarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue