#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Zure aurpegi bila #
#
#

Zu, nire itxaropena.
Etsipenean erori ez naiten, entzun nagizu.
Zu, nire irrika.
Pozean gelditu ez naiten, entzun nagizu.
Zu, nire biziaren bizia.
Zure bila ibiltea ez dagidan itzi, entzun nagizu.

Zure bila egunero, orduero.
Bakardadean eta lagunartean zure bila.
Pozean eta ondoizatean
baita alperkeriak eta gogorik ezak jota nagonean.
Alkar banatuz eta sortuz,
ikasiz eta ereinez,
borrokatuz eta maitatuz,
otoitzez eta lanez,
alkarrizketatuz eta amestuz,
arresi eta muga barik bizi izanez.

Jainko, zure bila nabilkizu!
Zure aurpegi bila!
Zure aurpegi bila!

Ez nebanian itxaroten, nire bila urten zenduan.
Zure erara, ezustean harrapatu ninduzun.
Betidanik ezagutuko bagina lez
eskutik hartu
eta zati baten alkarrekin egon ginan.

Pixka bat ikusi zindudan, sentitu ere bai.
Gehiago ezagutu nahi zaitut
eta hurrago euki.

Zure magalaren berotasuna sentitu nahi dot,
zure barruko samurtasuna,
zure bihotzaren pasinoa,
zure arnasaren putza...

Amaitu zain egotea.
Deika nabilkizu.
Zabaldu eta itzi egidazu sartzen...

Jainko, zure bila nabilkizu!
Zure aurpegi bila!
Zure aurpegi bila!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue