#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Jauna, ez dozu eskurik #
#
#

Jauna, ez dozu eskurik
jasotzeko eta bizia emoteko
gure eskuak bakarrik dozuz.

Emoiguzu, Jauna, sendotasuna eta eskeintza.

Jauna, ez dozu oinik,
askatasunaren bidetik
galduak izan diran andra gizonak
martxan ipinteko,
gure oinak bakarrik dozuz.

Emoiguzu, Jauna, ulermena eta onespena.

Jauna, ez dozu ezpanik,
Aita-Amaren salbamena eta bizia
munduari iragarteko
gure ezpanak bakarrik dozuz.

Emoiguzu, Jauna, jakituria eta poztasuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue