#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Jesus, zaindu nagizu #
#
#

Maitatua izatearen irrikatik
goratua izatearen guraritik,
ohoredun izatearen grinatik,
nigaz kontatu beharra izatearen gogotik,
onartua izatearen adoretik,
hobetu ezinaren asmotiků
Jesus, zaindu nagizu.

Ondasunak pilatzearen gogotik,
aberats izatearen irrikatik,
on lez agertzearen adoretik,
besteen gainetik egotearen guraritik,
bizitza lasaia egitearen grinatik,
hutsik ez egitearen asmotiků
Jesus, zaindu nagizu.

Oinperatua izatearen bildurretik,
iraindua izatearen bildurretik,
ahaztua izatearen bildurretik,
samindua izatearen izutik,
barregarri iztearen izutik,
salatua izatearen izutiků
Jesus, zaindu nagizu.

Gauza ez ezagunaren bildurretik,
maitatua izatearen bildurretik,
galtzen urtetzearen bildurretik,
pobretasunean bizitzearen izutik,
beharrezkoa danari uko egitearen izutik,
bizitzan porrot egitearen izutiků
Jesus, zaindu nagizu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue