#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABEA ETA ERROMESA"


Mariaren abestia bere bokazinoa onartzean #
#
#

Bizia emon eustan Jainkoari abesten deutsat,
Bera dago Unibertsoaren hasieran eta jarraian.
Beldur eta lotsa barik
nire Jaunaren aurrean pozik dantzatzen dot
sortutako guztiaren jaun bakarra dalako.

Munduko leku bazterrenetik atara nau
eta haundiki guztien gainetik ipini nau.
Heziketa, aberastasun eta jatortasun ezagun barik,
ospetsuen edertasun barik,
pertsona apalak goratzen nabe.

Edozertarako prest negon,
gazte normala nintzan.
Nire borondatea eta etorkizuna eskatu eustazan
eta itsuan, maitasunez emon neutsan.
Orain, Berak sarituko nau.

Inoren laguntza barik
nire antzutasuna bizia bihurtu dau,
nire esperientzia jakituria egin.
Itxura guztien gainetik dagoen gizatasuna
distiratu dau nigan.

Bakardadean galduta nengoen
bere eskuetan nire izatea itzi nebanean
eta bere presentzia ziurraz asetu ninduen.
Euren aginteaz elikatzen diran
buru-arroen gainetik ipini ninduen.

Ezerezak, nigan, gora jaso ditu.
Hitzemonak nigan betetzen ditu.
Zapaldua zuzentasunez askatzen dau,
bere bizia eta geroa osotasunez beteaz.

Beragana zabaltzen danarentzat
dana emoteko dauka.
Ni aukeratzeko Sortzaileak izan dauan
samurtasun eta zaletasunez,
haize fin eta bizitzan entzun dot bere zurrumurrua.

Bere Espirituak hartuta
bere Bizi Erreinuaren erditzean
sufritzeko prest nago.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue