#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Garizuma... #
#
#

Garizuma, Jesusi begiratzea da,
bere aurpegia ikustea,
bere itxura norberaganatzea
norberen historiaren zati egin arte.

Garizuma, Kalbariora igotzea da,
basamortutik Pazkorako bidea egitea,
atzera begiratu barik eta galdu barik,
ahalegina eta nekea itxaropenez hartuaz.

Garizuma, zure etxe osoa zabaltzea da,
garbitzen dauan haizea sartzen iztea,
eta eguzkia bere indarrez sartu,
kolore distiratsuak sortuz.

Garizuma, dana ahal dauan hitza entzutea da,
ezpata sarkorra lez,
gure bihotza urratzen itzi,
Espiritu Sortzaileak dana barriztatu daian.

Garizuma, lagun hurkoaren bila urtetzea
eta bere zerbitzura ipintea da,
ezagutzen dozuzan itxurak bilatzeko
eta Kristoren itxurekin lotzeko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue