#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Bihotz behartsuaren salmoa #
#
#

Jesus Jauna, botere barik, nire izatetik biluztuz
aurkeztu gura dot zure aurrean.

Zu nire bizitzaren absolutua.
Zu nire izate askearen maitasun bakarra.
Zu, anai-arrebengana hurreratzera konbidatzen nauan maitasuna.
Zu erabakiorra, azkena, nazan guztiaren sustraia.
Zu helmuga, hasiera, zentzuna, nire arrazoien arrazoia.
Zu Jauna, nire Jainkoa, nire Salbatzailea, ni Guztia.

Jesus Jauna, horrela maite zaitut, horrela jarraitzen.
Horrela maite zaitut, nire aberastasun lez eta nire beharren indar lez.
Horrela maite zaitut, nire bihotz behartsuan.
Horrela maite zaitut, Jauna.
Horrela maite zaitut, nire pekatuan eta ezerezean.
Horrela maite zaitut, nire pobretasuna zure graziaz gainezka.

Jesus Jauna, ez dot gura neugan geratzea.
Jesus Jauna, ez dot gura, neure buruagaz nahiko izatea.
Jesus Jauna, ez dot gura, nire bizitzaren jabea izatea.
Jesus Jauna, ez dot gura, nire anai-arreba baino gehiago izatea.
Jesus Jauna, ez dot gura nire biziaren erdigunea izatea.
Jesus Jauna, ez dot gura, nire historiaren protagonista izatea.
Jesus Jauna, ez dot gura, danen gainetik lehena izatea.

Lagundu eidazu, zure antzera azken izatera.
Lagundu eidazu, laguntza bilatzen daben esku irekiak izatera.
Lagundu eidazu, Zurekin eta ani-arrebekin kontatzera.
Lagundu eidazu bihotz otzan eta apala izaten.
Lagundu eidazu, zugaitik eta anai-arrebagaitik bizia emoten.
Lagundu eidazu, nire bizitzan zure beharrizana sentitzen,
Nire anai-arreben eskua onartzen.
Lagundu eidazu, zure parkamena eta grazia onartzen.

Nire bizitza, zurea izanez, zure eskuetan itzi gura dot.
Nire bizitza zure bizitzan bizibarritzea gura dot.
Enborra lurrean lez, nire bizitza zugan sustraitzea gura dot.
Ibaia iturburutik lez, hala nire bizitza zugan.
Nire bizitzak, zure bidean, bidea aurkitzea gura dot.

Jesus Jauna, behar zaitut: zu barik nire bizitzak ez dau sentidurik.
Jesus Jauna, behar zaitut: nire Jaun eta Jainkoa zara.
Jesus Jauna, behar zaitut: zurekin dana ahal da.
Jesus Jauna, behar zaitut: zu barik ez dakit bizitzen.

Jauna, hau da benetan gura dodana;
Bihotz askea eta behartsua emoidazula.
Bihotz askea, arresi eta hesirik bakoa.
Bihotz askea, lotura bakoa.
Bihotz askea, egindako bide barik.
Bihotz askea, segurtasun eta neurketa bakoa.
Jauna, emoidazu bihotz askea
Ogi eta ohe bila dabilana.
Bihotz askea, gizakia zapaltzeko indar barik.

Jesus Jauna, bete egizu nire bihotza zure Espirituaz.
Jesus Jauna, bihotz otzan eta apalekoa egin nagizu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue