#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Nire zain zagoz #
#
#

Jainkoa,
Zu, GAUR, nire zain zagoz.
Zehatz-mehatz ez dakit lekua,
ez zelan, ezta noiz be.
Baina seguru nago
nire zain zagozala.

Baleiteke,
nire ondoan dagoan
pertsonaren bidez etortea.
Zain nagoanaren lagun baten bidez
edo bat-batean datorrenaren bidez.
Gustuko dodan lan bat
edo kezkatzen nauan besteren bat
egiten nagoanean.
Gustuko atseden aldian
edo hasarre jartzen nauan beste horretan
etorriko zara.

Egunero nire ondoan
gertatzen diran gauza guztietan,
Zu, etorri zatoz.

Ezin deutsut aurrerik hartu,
ezinezkoa jat prestatzen ahalegintzea.
Beti ez-usteko baten harrapatzen nozu
gitxien itxaroten nebanean.

Jainkoa,
badakit zurekin betirako alkartu aurretik
egunero nigaz bat egitera zatozela
azken besarkada hori prestatzen joateko.
Adoretu nagizu, Jauna,
eguneroko gauzatxoetan
Zu ikusi zaidazan.

Eta zure esanezineko Ontasunean
bat egiteko ordua jatorkunean,
egizu, nik ere,
arnasa hartuz,
ZURE ETORREREA ITXAROTEA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue