#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Koherentzia #
#
#

Zuk begiratzen dozun erara begiratu,
begi argi eta garbiekin,
beti anai-arreba ulertuz.
Maisua barik ikasle izan
eta eguneroko ikasketakaz gozatu.
Koherentzia.

Bihotza ontasunez bete,
benetako solidaritza zaindu,
on egiteak gainezka egin arte.
Gogoan hartu, dana ez dala lur egonkorra,
hatx gainean eraiki gure etxea,
uriola eta ekaitzen bildurrik ez izan.
Koherentzia.

Zure hitzak bete,
ekintzekaz berba egin,
mozorroak eta itxurak alboratu.
Koherentzia.

Koherentzia, Jauna,
jarraitzaile izan nahi dauan ikaslearena
eta batzuetan
maisu lez hartzen zaituenarena.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue