#
#

Otoitzen: "DEIA"


Ordua danean eta ez danean #
#
#

Jauna,
nire izenez deitzen nozu barriro,
zure alkartean bat egiteko eskatu,
eta nire anai-arrebentzat,
nire erraietan egunero ereiten dozun
biziaren hitza askatzera konbidatu.

Une oro eta egoera guztietan
zure Espirituaren laguntza behar dot,
bila dabilen mundu honen erdian,
askatasunaren barri on lez,
nire ezpanak eta bihotzak,
pozez eta samurtasunez zure barri emon dagien.

Nire hitzekin eta ekintzakin,
bizitza duinago baten bila,
berotasun eta hurtasun bila,
osasuna eta lana, zuzentasun eta bake bila,
alkarrizketa eta anaitasuna, bizi bila...
dabizan guztien bila urten dagidala.

Errespetuzko eta leialtasunezko laguntza eskeiniz,
historiatik eta Zugandik hartutako esperientzia kontuan izanez,
sinisgarria eta osokoa dan zure bizitzaren oroimenetik,
zure Erreinuko hasikinak
doan eskeindu dagidazala.

Zuk maite dozuzan guztiei zure barri emoteko
aukeratzeagaitik eta deitzeagaitik,
eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue