#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Alkarrekin zure bila #
#
#

Hemen gagoz Jesus Jauna: alkarrekin zure bila.
Hemen gagoz bihotza aske dogula.
Hemen gagoz, Jauna, lagunak alkarturik.
Alkarturik.

Alkarrekin dabizanekin zagozala esan zenduan.
Jesus Jauna, alkarrekin gagoz eta ortozik.
Alkarrekin eta bidea egiteko gogoarekin.
Alkarrekin, herri bakar lez, mahats mordo bat lez.
Alkarrekin pinubola lez, galburu lez, ikumila lez.

Jesus Jauna,
emoiguzu alkarrekin ibilteko grazia.
Jesus Jauna,
emoiguzu alkarrekin izatearen alaitasuna.
Jesus Jauna,
emoiguzu ondoan anai-arreba sentitzearen poza.
Jesus Jauna,
emoiguzu alkarrekin bila dabizanen bakea.

Jauna, on jaku,
eskuak alkarturik bila ibiliaz arriskatzea.
Jauna, on jaku,
bidean galdurik inor geratu ez dadin.
Jauna, on jaku,
gure ilusinoak eta itxaropenak alkar banatzea.
Jauna, on jaku,
zure Espirituaren argitara aurrera egitea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue