#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Eskerrik asko oraindik ez nazalako heldu #
#
#

Eskerrik asko bidean nagoelako,
eta egun batzuetan nire oinak nekatuta egon arren,
beste batzuetan nire poz eta garaipenekin,
oraindik ez nazala heldu
sentitzeko eta onartzeko gai nazalako.

Begiak Zugan ipiniaz,
Espirituaren haize finaren igurtziaz,
beste gizon eta emakume batzuen laguntzaz,
bizitzako bideetatik dabilen
ibiltari bat bakarrik izan nahi dot.

Gau eta egun zure lorratzak jarraitu,
iluntasunean eta argitasunean ibili,
betiko ohiturei eta erantzunei lotu barik,
beste ibiltari batzuen abotsei zuhur.

Inor ez begiratu lepo gainetik.
Ez izan narru gogorra.
Sentiberatasuna eta zuhurtzia galdu barik.
Lortutakoaz harrotu barik.
Bazterrean gelditu barik.

Nahiago dot
zure argizari zalantzatsua nire kandela segurua baino,
zure agintzariak nire lorpenak baino,
zure bide egitea nire egindakoa baino,
zure hodeiertza nire oraina baino,
zure arrano hegoak nire lur segurua baino.

Nahiago zaitut Zu,
eta zure eskeintzetan murgiltzeko
nigandik urtetzeko daukadan indar hau.
Eskerrik asko oraindik ez nazalako heldu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue