#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Eguneroko Tabor #
#
#

Zure buruaz ahaztu zaranean,
baztartuen zerbitzuan urtu zaranean,
edozein loturazko tentaldi menperatu dozunean,
sufrimentua bizilaguntzat onartu dozunean,
galtzen jakin dozunean,
irabaztera jokatzen ez dozunean,
zeuk behar dozuna alkarbanatu dozunean,
behartsuaren alde arriskatu zaranean,
errubakoaren malkoak txukatu dozuzanean,
bere hondamenditik norbait askatu dozunean,
munduaren bihotzean murgildu zaranean,
zure nahia Jaungoikoaren eskuetan itzi dozunean,
zure harrokeriatik garbitu zaranean,
beharrezko ez dozunaren pilaketatik hustu zaranean,
zaurituta sentidu zaranean…
orduan zugan doan dizdiz egiten dau Jaungoikoaren argiak,
bere presentzia udabarriko freskura dariola sentitzen dozu,
eta bere lurrunak inguratzen eta bizibarritzen zaitu.

Ez dozu bestelako altxorrik behar.
Jaungoiko dozu lagun,
berba egiten deutsu,
zaintzen zaitu.
Zoriontasunezko itsasoan harrotua sentitzen zara…

Eta lainoetan ez bazagoz,
horixe dozu Tabor
doan eskeintzen jatzuna,
gaur bertan txastatu dagizun
eta gogo beroz aurrera jo,
ezelango bildur barik.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue