#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Pazko Deia - 1 #
#
#

Behin baino pozago gagoz gaur.
Kristo biztu da
eta geuri urten deusku bidera
gure iluntasuna argitzeko.

Apurtu egin dira gure kateak,
askatu egin dira gure morroitzak,
lotzen gaituen giltz guztiak eten dira,
lotura guztiak ezereztuz.

Gaua eguerdi bihurtu da,
basamortua lorategi,
lehorra ur hozkirriz beteriko erreka.
Zuzentasunik ezaren, gorrotoaren,
hor konponkeriaren… gaua,
itxaropenez argitu da.
Bildurraren eta ezbaiaren gauan
askatasunaren argia sortu da.

Itsuen begiak edegi dira
eta gorrak lehenengoz entzuten dabe
salbamen berbea.

Urratu egin da, gau honetan, heriotzea,
eta bizitza agertu da, Jesu Kristorengaitik.
Menperatua izan da gaua.

Kristo biztu da
eta bizitza huts, ilun eta mugatutik askatu gaitu.
Ebanjelioaren balioei
azkenera arte zintzo jarraitzea
daitekena dala erakutsi deusku.

Eta, hemendik aurrera,
ezagutzen dogu
zoriontasunaren, osotasunaren, alaitasunaren,
biziaren bidea: JESU KRISTO.

Berak edegi dau itxaropen zuloa historian.
Eta argi handi bat ikusi dogu.

Eskerrak gaur behartsu izatea aukeratzen dogulako
eta gure bizitzako eta gure gizarteko behartsuena
maite izatea gura dogulako.

Eskerrak, gaur aske izatea aukeratu dogulako,
Jesusen antzera,
maite izateko eta zerbitzeko
lotura guztietatik aske,
gizarte barria eraikitzeko:
Jainkoaren Erreinua.

Eskerrak, gaur guretzat
egunik garrantzitsuena dalako:
bizitza, argia, salbamena…
hurreratu jakuz,
bidera urten deuskue,
eta euriaren antzera harrapatu gaitue,
hazurretaraino sartu jakuz.

Salbamen bidean gagoz!
Bizia da gure etorkizuna!
Jainkoa da gure etorkizuna!
Bizitzak zentzuna eta balioa daukoz,
Jainkoagandik bizi izanda.

Eskerrak, biztu zaralako
eta gu lekuko garalako.
Lagundu egiguzu
gaur aurkitu doguna besteei zabaltzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue