#
#

Otoitzen: "BILAKETA"


Jainkoaren bila dabilenaren salmoa #
#
#

Jauna, Jauna,
zergaitik ezkutatzen zara horrela nigandik?

Indar guztiekin deitzen zaitut.
Norabide guztietan bilatzen zaitut.
Haserrez zuri oihuka nabil.

Nazan guztia eskeintzen deutsut…
Zer gehiago gura dozu?
Sekula santan ez nozu entzungo?

“Nire seme-alaba, ez zaitez urduritu horrela.
Noiz konturatuko zara
ez zarala zu nire bila dabilena,
betidanik Neu nabilela zuri deika baino;
ez zarala niri otoizka dihardozuna,
Neu nazala zuk ni entzuteko atsedenik hartzen ez dodana baino;
ez zarala zu Ni irrikitzen nozuna;
nekatu barik Neu nazala zugana hurreratzen dana baino;
ez zarala zu niri deika dabilena,
Neu nazala gau eta egun zure ate joka dabilena baino?

Zure otoitz eta erreguak
Nik bidalitakoaren erantzunak besterik ez dira.
Zuk nitaz dozun gosea
Nik zutaz dodanarekin
konparatu ezinak dira.
Zuk nire ura hartzeko dozun egarria
ez da inoiz asebeteko,
isiltasunean ez badozu ikasten,
beste iturri guztiak baztertu
eta neurera bakarrik etorten.

Nire seme-alaba, Neu nabil zure bila,
eta nire biziaz bete gura zaitut.
Begiratu zure bihotzean
eta ikusiko dozu
Neu nazala bizia emoten deutsona.
Mesedez, ulertu egizu!”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue