#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Itsua lez #
#
#

Bideko itsuaren antzera, hemen nago, Jesus.
Nire ondotik zoaz eta etzaitut ikusten.
Nire begiak argiari itxita dagoz.

Zure pausoak sentitzean,
zure abotsa entzutean
nire barruan iturburuaren sorrera lez sentitzen dot,
indarrez datorren eta zuri deika dabilen bizia lez.

Nire bizitzako hainbeste kale zeharkatzeko,
bilatzen zaitut, nahi zaitut, behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsutzen nabe:
bizitzak, atseginak, diruak.
Jesus, zabaldu nire begiak zure bizira.
Nire begiak zureengan ipiniaz,
zure adiskidetasuna irakurri nahi dot.

Zure aurpegia begi garbiekin ikusi nahi dot.
Nire begiak Ebanjelioaren argitasunera zabaldu nahi ditut.
Bizitza, aurrez eta zentzunez begiratu nahi dot.
Sinismena, nire bideko argia izatea nahi dot.

Ikusi nahi zaitut eta ikasi,
zure argi barik,
bizitzak, minak eta heriotzak
ez daukela zentzunik.

Gizaki bakotxean anai-arreba bat ikusi nahi dot.
Begiak neure barrura zabalduz,
nire biziaren zergaitia ikusi nahi dot.

Sorkarietan nire begiak ipiniaz
euretan zure arrastoa bilatu nahi dot.

Jesus, lagundu eidazu ikusten,
garbitu nire bihotza
barrutik ikusi ahal dagidan.

Bideko itsuaren antzera, zure bila nabil.
Ikutu nire begiak zure atzamarrekin
eta zabaldu argira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue