#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Bide ertzean #
#
#

Hona hemen, Jauna,
bide-ertzean itsua lez
-nekaturik, izerditan, hautsez blai-;
beharrez eta lanbidez eskale.

Baina zure pausoak sentitzean,
beste inorena ez lako abots hori entzutean,
nire barruan ur bizia sortuko balitz lez
nire izate osoa dardaratu jat.

Ai, zelakoa zure itauna!
Zer nahi dau itsuak ikustea ez bada?
Jauna! Ikusi dagidala.

Jauna, zure bidezidorrak ikusi dagidazala,
Jauna, bizirako bideak ikusi dagidazala,
Jauna, beste gauza guztien gainetik,
zure aurpegia, zure begiak, zure bihotza
ikusi dagidala.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue