#
#

Otoitzen: "DEIA"


Egin nabena naz #
#
#

Jauna, nigan eragina askok izan dabe;
nire buruarekin bat egitera askok lagundu doste,
itzartzera, aldatzera eta barrua betetzera.
Hona hemen pozez beterik
gogoan ditudan pertsonen zerrenda.

Itxaron barik eta momentu egokian,
ulertuz entzuteko gai izan zana.
Urrutian egon arren,
urrean sentidu nebana.
Bere neurribako ontasunez,
apala izaten irakatsi eustana.
Ardura haundiz zuzenduz
ibiltzera bultzatu ninduana.
Bere ahultasuna onartuz,
behartsu sentiarazi ninduana.
Bere doakotasun esperientziaz
anai arteko hartuemonetara ireki ninduana.
Beti ekinean ibiliaz
borrokatzera konbidatu ninduana.

Txiki eta handi, lagunak eta ez ezagunak
pertsona askori esker naz nazena.
Nire izatearen gardentasuna
nigan ikusi nahi ebana.
Beti baikor izaten irakatsi eustana.
Nintzan modukoa onartuz
haztera bultzatu ninduana.
Bere agertzeko eraz
nire barrua zabaldu ebana.
Sakontasunez bizi izanaz
askeago egin ninduana.
Bere desadostasuna agertuaz
egia bilatzera bultzatu ninduana.

Bere bizitza eta izatearekin
ikututa itzi naben guztiekaitik,
eskerrik asko, Jauna.
Askatasun guztiaz bere bizitza aldatuz
itaun sorta sortu eustana.
Nire ezkutuko aberastasuna
agertzera lagundu eustana.
Egun baten beragaz topo egin
eta nigan geratu zana.
Nire laguntasuna eskatuz
preminazko sentiarazi ninduana.
“Asko maite zaitut” esatera
ausartu zana.
Zuk maite nozunaren barri ona
nigan iragarri ebana.

Zure seme-alaba
eta nire anai-arreba diran guztien izenean,
gora Zu, Jauna, eskerrak Zuri.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue