#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Alkarbanatu #
#
#

Banandu, ezer ez dauanarekin,
nahiz edozertarako duin eta gai dan,
bere baitan eta Jainkoaren baitan.

Banandu, ez bakarrik behar ez dozuna,
baita gehiegi dozuna ere;
akaso, preminazkoa dozuna ere.

Banandu, zuzentasunagatik, maitasunagatik,
legezkoa danaren gainetik,
kontuan ezarri barik,
bestea gustura gelditu daiten arte.

Banandu, apalik eta buru-eskeintzaz,
handiagoa edo hobea zarala pentsatu barik,
trukean edo eskerrak emotea eskatu barik.

Banandu, ebanjelioaren arabera noiznahi,
nonahi, aukera guztietan,
oraintxetik hasita.

Banandu, ahalegindu gitxienez;
inoiz ez bakardadean, lagunartean beti;
inoiz ez inor salbatzeko
eta askoz gitxiago salbatua zareala sentitzeko;
soil-soilik, ALKARBANATZEA,
ahal dala agertzeko.
Zeuk lez, nire Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue