#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Zure bidetik, Jauna #
#
#

Jauna, nire ilusinoa eta ahalegina zuri aurkezten deutsudaz.
Ene Jainkoa, maite nozulako Zugan dot nire konfiantza.
Zugaz ez dot inoiz porrotik; nire itxaropena zara.

Jauna, erakutsi eidazu zure bidea.
Nire bizitza guztientzat zabalik.
Eroan nagizu zure bide zidorretatik
alkar banatu dagidan
bakea, poza eta zuzentasuna,
askatasuna, ahalegina eta samurtasuna.

Ona zaralako bizirik nago;
horregaitik barru-barrutik dinotsut:
eskerrik asko nigan ipini dozun jakinminagaitik.
Zuzendu nagizu zure bideetatik,
benetan izan, balio eta on egin dagidan;
egin nagizu ibiltari, gatz eta argi,
egin nagizu zure seme-alaba eta guztien senide.

Jauna, bihotz-bihotzez dinotsut:
Zu ikusteko ez dagidala bildurrik izan!
Zure laguntza beti gozatzea itxaro dot.
Zuri jarraitzeko gogotsu eta ausarditsu egin nagizu.

Hemen nozu, Jauna;
badakizu nor nazen.
Emoidazu Zure bideetan gozatzea
eta zure Barri Ona bizitzea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue