#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Jauna dot artzain #
#
#

Jauna dot artzain, ez dot besterik behar.

Zelai gurietan larratzen nau,
ur bizietara naroa,
eta nire gogoa indarbarritu.

Nire egitasmo eta ilusinoak ezagutzen ditu,
zuzentasun bideetatik naroa,
bizitzaren altxorrak irakatsi
eta abesti alaiak txistuka doa,
bere izenaren maitasunez.

Egunero, era barri baten,
nire izena esan
eta samurtasunez bere ondora deitzen nau.
Jauna dot artzain.

Galduta dagozanak bilatzen ditu,
gaixoak osatu, galduak bideratu,
zaurituak zaindu, nekatuak leporatu,
gosetuak janaritu, umedunak laztandu
eta guztiekaitik bizia emon.
Zapaltzen ez dauan aitzindari bakarra da Jauna!

Bere izenaren ederragaitik
gure bizia neurriz eta duintasunez jazten dau.
Ez dot bildurrik zoritxarren profetei,
ezta jauntxoen agintekeriari,
ezta bildurtien esamesei.
Zu, nigaz zoazelako.

Nire munduko ibilaldia ospatzeko
anai maitasunezko jatordua prestatu dozu.
Hor agertzen deustazu nortzuk diran zure aukeratuak
eta zeintzuk diran nire ibili beharreko bideak.

Biziaz beteriko presentziaz
sortu, zaindu eta zuzentzen nauan Jaunari,
ESKERRIK ASKO!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue