#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Sinisten dot... #
#
#

Mundu aske, anaikor eta solidarioa
eraikitzen dabenengan, sinisten dot.
Haurrak mundu hobe baten itxaropenaz
hasiko diran lur barrian, sinisten dot.

Maitasunaren, parkamenaren
eta bakearen indarrean, sinisten dot.
Bide bazterretan jausi diranak
altxatzen dabezan eskuetan, sinisten dot.

Bakotxa, dan lakoa izan,
begirunez eta tolerantziaz onartzen dauan
maitasun indarrean, sinisten dot.
Oraingo eta geroko belaunaldientzat izadia zaintzeko,
egunero egiten diran ahaleginetan, sinisten dot.

Guztion Aita-Ama,
bideko adiskidea eta laguna dan Jainkoarengan, sinisten dot.
Jainko maitasunaren adierazgarri diran pertsonengan, sinisten dot.
Jainkoarengan sinisten dodalako,
onberatasunean sinisten dot.

Gizaki guztien barrua ontasuna dala ez badot sinisten,
ez dot Jainkoagan sinisten.
Gaiztakerian baino ontasunean gehiago sinisten ez ba dot,
ez dot Jainkoagan sinisten.
Baina, Jainkoagan sinisten dot,
eta ikusiak ikusi, ontasunean ere sinisten dot.
AMEN.

JOXE ARREGI

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue