#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Gure Aita #
#
#

GURE AITA,
gutariko bakotxarengan zagozana,
maitasunez gure barrua betetzen dozuna,
ez deigula inoiz pentsatu
han goian, zeruan zagozala,
zerua, gure barruan dagoan
zure Maitasuna dalako.

SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA,
Aita eta Ama zaralako.
Ez deigula txarto erabili eta ulertu deigula
zure izenean gauza haundiak egiteko gai garala,
esate baterako....

ETOR BEDI ZURE ERREINUA,
hemengoa eta oraingoa dan Erreinua.
Ez deigula pentsatu berez etorriko danik,
dana betetzen dauan ZURE MAITASUNEAN oinarriturik
geure egitekoa dala baino.

EGIN BEDI ZURE NAHIA
gutariko bakotxarengan,
Aita-Ama lez zuk amestu dozuna...
zure nahia gu zoriontsu egitea dalako.
Eta zure nahia egiteko
Jesukristoren kurutzea besarkatu behar badogu,
Kurutzearen ondoren
betiko AINTZA dagoela kontuan izan deigula.

EMOIGUZU GAUR EGUN HONTAKO OGIA,
Zu maitatzen jarraitzeko
eta une guztietan maitatzen jarraitzeko dan zure grazia,
eta gu ere besteentzat zatitzen eta banatzen dan ogia izan gaitezala.

PARKATU GURE ZORRAK,
geure erara erabiliz,
ZUGANDIK eta ZURE AURREAN bizitzen ez jakitea.

GUK ERE GURE ZORDUNEI
PARKATZEN DEUTSEGUN LEZ
,
horretarako izan zaitez gure ura...,
gure barruko iturria,
egunero barriro hasteko indarra izan daigun.

EZ GU TENTALDIRA EROAN,
ZUGAZ ez kontatzera,
bazterrean iztera,
nahikoa garala uste izatera.
Emoiguzu beti behartsu sentitzea,
beti zure beharrizana sentitzea.

ATARA GAGIZUZ GATXETIK
Zu eta gure anai-arrebak
ez maitatzearen gatxetik.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue