#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Hemen nozu, Jauna #
#
#

Hemen nozu, Jauna,
zure izenean nahi dozun tokira joateko prest nago.

Lupetza buztinlariaren eskuetan lez
zure eskuetan ipinten naz.
Ilunetan dabizanen argi izan naiten
sinismenaren lekuko egin nagizu.

Etsipenak jota dagozanei bizi poza itzultzeko
itxaropenaren lekuko;
mundu osoa solidaritateaz betetzeko,
maitasunaren lekuko egin nagizu.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu.
ipini zure Hitza nire ezpanetan,
zure arreta nire oinetan
eta zure egitekoa nire eskuetan.

Ipini zure Espiritua nire espirituan,
zure maitasuna nire bularrean,
zure indarra nire makaltasunean
eta zure gogoa nire ezbaian.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu
izakien artean errespetua ipintera,
gizakien artean zuzentasuna,
herrien artean bakea,
bizitzan poztasuna,
Eleizan ilusinoa,
misinoan poza eta itxaropena.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue