#
#

Otoitzen: "DEIA"


Ikasle izan #
#
#

Orain arte egiten dodana eginez,
aurrera egin ahal dot:
zuhurtasunaz nire izatea zainduz,
nire aukera duinak zurituz,
erdizkako gauzei baietza emonaz.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Nire biziaren jaun izan nahi dot,
nire askatasuna bermatu,
hainbeste gauza on gozatu,
nireekaz bat egin,
eta eginbeharra egitearen bakea sentitu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Nire kurutzea leporatu, akaso zurea ere bai;
nire bizitza konpromisoz bete
eta besteena konprometitzen bultzatu,
barri onari buruz berba egin
eta utopia barriak amestu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Egitasmoak egitea atsegin dot,
solidaritatezko etorkizunari begira
egitasmo sendo eta biziak;
eragile izan eta asmatu,
beharrezkoa ikutu eta lagundu.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Gelditu eta pentsatu,
entzun, eztabaidatu eta bereizteko gai naz;
batzuetan zentzuzko gauzetan babesten naz,
besteetan, irudimena erabiliz,
betiko ereduak apurtzen dodaz.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

Hasitakoa beti ez dot amaitzen,
inoiz arriskatu eta asmatu ez
edo tente mantentzen ahalegindu;
gustuko dodaz gauza barriak
eta badaezpadan ateak zabalik iztea.
Zure eskeintza bildurgarria jat.
Baina... IKASLE ere izan naiteke.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue