#
#

Otoitzen: "MISINOA - BOKAZINOA - BIALKETA"


Zure solidaritzaren zerbitzari #
#
#

Jauna, egin nazazu zure solidaritzaren zerbitzari.

Gosea dagoen lekuan, zure ogia banatu dagidala
eta duintasunez lortzen irakatsi.
Teilatu apurtuak edo falta diren lekuetan,
etxe-bizitza duinen alde jokatu dagidala.
Etsipena eta gogorik eza dagoen lekuan,
parte hartzea eta itxaropena bultzatu ditzadala.
Ume eskolatu gabeak dauden lekuan,
beharrezko baliabideak aurkitu ditzadala.

Nire harrokeria barik,
nire anai-arreben ona bilatu dagidala;
nireganako miresmena barik,
euren duintasuna aurkitu dagidala;
ekintzekin nire maitasuna agertzea,
izan dadila nire poza.

Eskerrik asko, Jauna,
zenbat eta gehiago eman, gehiago hartzen dudalako;
zenbat eta lan gehiago egin, laguntza handiagoa eman;
zenbat eta gutxiago begiratu nire zilborrera,
eraginkorragoa naiz;
Zu nigan gehiago bizi zara,
Zu zarelako... “NIRE SOLIDARITZA”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue