#
#

Otoitzen: "ANAITASUNA - ALKARTEA"


Emoiguzu alkarrizketarako grazia #
#
#

Jesus Jauna,
goretsi eta goratu nahi zaitugu
ALKARRIZKETA deritzan dohain ederragaitik.
Alkarrizketak,
zure Jainko sendian sortuz,
ibai bizi lez dario beti.

Korapiloak askatu,
mesfidantzak desagertuazo
ateak ireki,
arazoak konpondu,
pertsona goratu;
batasun lokarria
eta senidetasuna bere fruitu
dauan alkarrizketa.

Jesus Jauna,
gure desadostasunak, gehien bat,
alkarrizketa faltatik sortzen dirala
ulertu dagigula, egizu.

Ulertu dagigula, alkarrizketa
ez dala diskusinoa, ez eta ideien eztabaida ere;
bi edo gehiengoren artean egia bilaketa bat baino.
Ikusi dagigula alkarren beharra dogula,
alkar osatzen dogula,
asko dogulako emoteko
eta asko hartzeko;
besteak ikusten ez dabena ikusi dagiket nik,
eta eurak ikusi, nik ikusten ez dodana.

Jesus Jauna,
emoidazu umiltasuna
nire egia inposatu ez dagidan,
anaiaren egiari kontrarik ez deiodan egin,
une egokian isildu nadin;
euren egia zabal azaldu arte
itxaroten jakin dagidan.

Emoidazu jakinduria ulertu dagidan,
inor ez garala egia osoaren jabe;
eta ez dala iritzi aldrebesik ere
egiaren ataltxoren bat ez dauanik.

Emoidazu zentzuna
egiaren alderdiren baten
oker egon naitekeela ohartuz,
itzi deiodan besteen egiari aberastu nazan.

Emoidazu, hitz batez,
besteek ere bihotz zintzoz egiaren bila dabizanez,
nire senide bakotxaren iritziak,
aurreiritzi barik eta gogo onez,
ikustea.

Jesus Jauna,
emoidazu alkarrizketarako grazia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue