#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Guri begira #
#
#

Jauna guri begira dago;
gurekin fiatzen da eta gugan itxaroten;
Jainko Jaunak hitz egin dau eta gurekin kontatzen dau.

Jesusek gurekin kontatzen dau,
iluntasuna dagoan lekuan argia ipini dagigun;
gurekin kontatzen dau,
norberekeria, etsipena eta larritasuna dagoan lekuan,
maitasunaren garra nagusitu daiten.

Gurekin kontatzen dau,
indarkeria erabiliaz urten bidea
bilatzen dauan mundu honen erdian
bakearen alde jokatzeko.

Jesusek gurekin kontatzen dau,
bere hitza eta askapena
mundu guztian ezagunak izan daitezan;
gurekin kontatzen dau,
bere Barri Onaren hazia ereiteko;
anaitasun, askatasun eta maitasun frutuak
emoten dituan hazia.

Jesus guri begira dago
eta lurreko gatza izateko dinosku.
Bizitza zentzunez beteko dauan gatza;
Ebanjelioa kontuan izanez bizitzea
benetan merezi dauala dinoskuna.
Gatza izan,
bestela janaria gozatzen ez dan antzera,
Jesus barik, gure artean bere presentzia bizia barik,
gure bizitza gezatu egiten da.

Lurreko gatz eta munduaren argi izan nahi dogu
Barri Ona indarrean dagoelako;
bere egitekoa gaur ere garrantzitsua dalako,
zerbait esateko beti daukalako.
Munduari zentzuna eta zoriontasuna
emongo deutsen gatza izan nahi dogu.

Zurekin gagoz, Jauna,
Jainko Aita-Amaren, Jainko-Maitasunaren benetako aurpegia
agertzen dauan argia izan nahi dogu.
Zurekin gagoz, Jesus Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue