#
#

Otoitzen: "BIHOTZ-BARRITZEA, PARKAMENA"


Aldentzea #
#
#

Gorrototik, gogorkeriatik, bildur-ikaratik alde egin;
bekaizkeriatik, guzurretik, faltsukeriatik alde egin;
zuzengabekeriatik, guzurbeltzetik, kutunkeriatik alde egin…

Tristuratik, mesfidantzatik, alperkeriatik alde egin;
ardurabakokeriatik, gogaitzetik, ohikeriatik alde egin;
beldurretik, koldarkeriatik, aspertzetik alde egin…

Harrokeriatik, haundikeriatik, itxurakeriatik alde egin;
kontsumotik, zarrastelkeriatik, azaluskeriatik alde egin;
drogatik, modatik, konplexutik alde egin...

Fanatismotik, fariseokeriatik, legekeriatik alde egin;
erritualismotik, dogmatismotik, norberekeriatik alde egin;
“keri” guztietatik alde egin…

Jaungoikoaren ahotsa entzun,
Espirituaren eraginera jarri,
jazoerak aztertu...
Ez da egiatik aldentzea;
jarrera bat hartzea da
eta gatxetik alde egitea,
bizitzaren alde jartea
eta Jaungoikoa gurtzea...

Jesus, Zeuk erakutsi zeunskun.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue