#
#

Otoitzen: "TOPAKETA"


Jauna, nor zara? #
#
#

Edozein egunetan,
edozein unetan,
ordua danean eta ez danean
ezer esan barik
zure itauna jaurtitzen dozu:
Eta zuk, nor nazala dinozu?

Eta ni bide erdian gelditzen naz,
zuzena dana eta sentitzen dodanaren artean,
zuk horrela itauntzen dozunean
ez dodalako gogoko
arriskurik hartzea.

Barriro ere txarto egiten dot
eta isiltasuna eskatzen deustazu
zure taupadak entzunez
zure bidea jarraitzeko.
Eta barriro ere bardin:
Eta zuk, nor nazala dinozu?

Zure erara irakatsi egidazu.
Zure erritmoan
eroan nagizu Aita-Amaren bideetatik
eta zuretzat deigarri diran
bide zidorretatik.

Zure bizitzan
nire bizitza apurtuaren
zentzuna aurkitu dagidanean;
zure sufrimentu eta kurutzean
kurutze guztien balioa aurkitzen dodanean;
zure ideala neurea egiten dodanean,
salbatzea barik
zure maitasunean galtzea itxaroten dodanean…,
orduan, Jesus, itaundu egidazu barriro:
Eta zuk, nor nazala dinozu?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue