#
#

Otoitzen: "ONARPENA - PRESTASUNA"


Pailazoaren otoitza #
#
#

Jauna:
traste bat naz, baina maite zaitut;
izugarri maite zaitut, txoraturik,
nik maite izateko dodan modu bakarra da,
soilik pailazo bat!... nazalako.

Urte asko dira zure eskuetatik
dohai eta talentuz betea urten nebala,
bizitzeko eta zoriontsu izateko
behar neban guztiagaz
-zure maitasuna, zure ondasun kutxa,
zure proiektoak,
Aitaren opari eta ustegabekoak-.
Beharbada, laster,
Zugana itzultzeko eguna helduko da…

Nire zakutoa hutsik dago,
nire oinak zikin eta zaurituak,
nire barruak siku,
nire begiak ilun,
nire lorak zimeldurik eta kolore barik.
Nire bihotza bakarrik dago ikutu barik…

Nire pobretasunak uxatzen nau,
baina zure samurtasunak kontsolatzen.
Zure aurrean apurtutako lur-ontzitxoa lez nago;
baina nire buztin honekin,
zure gustukoa dan beste bat egin ahal dozu…

Jauna:
zure kontu eskaeran zer esango deutsut?
Giza mailan nire bizia errakuntza bat izan dala;
zurea eta nirea dan guztia galdu dodala,
eta ezertxo barik gelditu nazala;
proiektu haundirik ez dodala izan,
lurra ikutuz bizi izan nazala,
nire hegazkada behekoa izan dala,
barrutik nire jantzia lez aurkitzen nazala,
zatika josia.

Jauna:
onartu egizu arratsalde honetako nire eskeintza…
Nire bizitza, txirularen antzera, zuloz beterik dago…,
baina hartu egizu zure esku jainkotiarretan.

Zure musika, nire bitartez,
nire anai-arreba diran gizakiek entzun dagiela;
euren ibiltea lagunduko deutsen
erritmoa eta melodia izan daitela,
pausu nekatuen poztasun samurra.

Ulibarri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue